Hasier
Etxeberriak idatzita, Eugenio Arraizaren testu historikoan oinarritua.
Ikuskizuna Ramón Albisturrek sortu eta zuzendua izan zen, Tokia
Théâtreko Michel Foucherren laguntzarekin. Antso Erregea
ikuskizuna Udalbiltzak enkargatu zuen, Nafarroako Antso Handia erregearen
koroatzearen milurtekoa ospakizunen egitaraua barruan emateko. Hondarribiko
harresipeetan antzezteko moldatua, 2004.ko ekainean estreinatu zen ikuskizun
hau. Bertan herrialde ezberdinetako artista profesional eta amateurrek
parte hartu zuten: Nafarroa, Gipuzkoa, Lapurdi, Xiberoa, Argelia eta Marrokako
artistak.