Inessa
Gaxenekoaren bizitzaren ildoa eta erbestaldia kontatzen dizkigu. Gaxen
Bastida herri lapurtarreko auzoa da, non Inessa sortu zen. Inessa Hondarribian
1611.urteko sorginen kontrako auzian akusatu garrantzitsuena izan zen.
Fernando Doménech Ricok idatzi zuen testua, Ramón Albisturren
ideia jarraituz. Ikuskizun hau gure zonaldean lehen aldiz antzerki elkar
ekoizpen Eusko Akitaniarra gertatu zen, Irungo BAI Teatro eta Bordeleko
le Théâtre des Tafurs artean egina. Estreinaldia 1995.urteko
udazkenean izan zen, Baionako Nazioarteko Festibalean. Ikuskizunean bertan
hiru hizkuntzak agerian eta biziak ziren, taldea mugaz gaineko artistek
osatzen zuten. Bordeleko François Mauget zuzendariak eszenan jarri
zuen eta Ramón Albistur zuzendaritza orokorraz arduratu zen.