20 orduko kurtsoa, guztiontzat eskainia, Sorabile baserrian lo eta bazkariak barne
Animatzaileak :
Ramon Albistur clown lanetan
Juanjo Elola Tai Chi Chuan
CLOWN-AREN IZAERA
LURRA elementuaz ikastaro bat
Lehenik eta behin, ikastaro honek osotasun baten zati bat ikusteko aukera dagoela esatea. Hurrengo ikastaroetan beste elementu batzuekin egingo da lan : Metala, Ura, Egurra eta Sua.
LANAREN MUIN NAGUSIA
Lurra elementua erreferentzia gisa hartuta Tai Chi Chuaneko kontzeptuetan errotutako koreografia bakuna lantzea, clownaren inprobisazioen adierazkortasun eta sorkuntzarekin harremanetan jarriz .
OHAR PRAKTIKOAK
ORDUTEGIA:ikastaroa martxoaren 16ean, ostirala 17:00etan hasiko da eta martxoaren 18an, igandea, 18:00etan amaituko da
HIZKUNTZAK: animazioa 3 eletan ziurtatzen dugu: euskara, gaztelera eta frantsesa.
TALDEA: kopuru gehiena 14 pertsona
Ez da, parte hartzeko, tai chi chuan, clown edo antzerkian esperientziarik izan behar
LEKUA: Sorabile baserria, Nafarroako Intza herrian dago Araitz haranean, Donostia eta Iruñea tartean. Naturako inguruan murgilduta, lekuak emanen digu barne eta kanpoan aldi berean lan egiteko aukera, natura hurbilak eskaintzen dizkigun lekuetan ibiliz. + info Sorabile
JANARIAK: gure ikastaroak antolatzean ongi eta bereziki zaintzen dugu janarien prestaketa, maiara joateko tenoreak atsedena, gozatzea eta elkar banatzeko izan daitezela.
Prezioa: 260,00€
Ikastaroa eta egoitza mantenu osoan* prezioaren barne.
* otorduak + lo egiteko aukera litera ohatzetan gela amankomunean baserrian bertan / baserri inguruan kanpin egiteko denda eraman ahal da. Bakarkako gela nahiago dionari, zonaldeko aukerak azalduko dizkiogu
ORDAINTZEKO ERA: 130€ izena ematean eta 130€ ikastaroa hastean
PARTE HARTZEKO GOGOA BALDIN BADUZU
GUREKIN HARREMANETAN SARTU:
Por teléfono: (+34) 677 086268
Por mail : jjelola@hotmail.com
edo
orrian bertan adierazten den formularioa betetzen
eskuen bulkada